XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ekainaren 12an zabalduko HAPO-ren agiri berriari buruzko jendarteko azalpenaBesteak beste, Metroaren sahiesbidea ahalbidetzeko Andra Mariren itxuraldatzea, itsasertzean etxeak eraikitzeko den lurraren mugak berrikusi, Uribe Kostako korredorearen behin betiko trazaketak, Gobela errekaren ubidea, Areetako Geltoki enparantzaren diseinu berria, Algortara sartzeko Alango-Euskalerria gunearen birmoldaketa eta Kirol Portua eta Ereagako pasealekuaren itxuraldaketa proposatzen dira alegazio hoietan.
Gainontzekoan, eta Jose Luis Ramos Uranga Hirigintza Arloko presidenteak azaldu duenez, agiri berri honek ez du aldaketarik aurkezten 1995ean onartu zen Plangintzaren egitura orokorrari dagokionez.
Andra Mariko aldearen garapenerako erizpidei, ekipamendu eta gune ireki, udalerriaren hazkunde eta etxebizitza kopuruaren aurreikusmenari dagokienean ere, ez da aldaketarik jasotzen.
Hain zuzen ere, etxebizitzen gainean, Jose Luis Ramos Urangak aurreratu du babes ofizialeko 1.425 etxebizitza inguru eraiki asmo dituztela.
Plangintza Orokor berriak Zubilletako Industrigunea, Portu Zaharreko eta Konporteko berrantolaketa eta udal bulegoen egoitza berria jasotzen ditu ere.
Agiri edo dokumentu berri honen erakusketa datorren uztailaren amaiera arte egongo da zabalik, orduan arrazoibide berriak aurkeztu ahal izango baitira.
Epe hori igaro, eta proposamenak behin aurkeztuz gero, datorren azaroan onartzea espero du Udalak, ondoren Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azter dezaten.
Udal Gobernu Taldearen asmoa da ere, datorren urtean Udal Batza berria iritsi aurretik amaitzea tramite hau.